Informazioaren teknologien hedapena geroz eta bizkorrago doan munduan ezinbestekoa da produktu bakoitzak eskaintzen dituen eginbideak ezagutzea erabiltzaile, enpresa, ikastetxe edo bestelako bezero mota bakoitzaren beharrei erantzuteko. Zundanek bezero bakoitzari honek eskatzen duen denbora eskaintzen dio, produktuen inprimatutako katalogo bat eskeintzearekin ez delako nahikoa, bezeroak aurkezten dituen arazo, zalantza edo eskaeren arabera gomendio eta irtenbideak aurkezteko.
Aurkitzen errazak ez diren soluzioak ikertu eta azaltzen ditu Zundanek bai merkatuan bai software libreko komunitateak eskaintzen dituen tresna eta ezagutzaren oinarri sendoarekin. Interneteko zerbitzarien artean erabat nagusitu den GNU/Linux sistema eragilearen azken teknologia egonkorrak bezeroen eskura jartzen ditu Zundanek.