Azpeitiko Euskara Patronatuak zerbitzu mota desberdinak eskaintzen ditu. Itzulpengintzan adituak izateaz gain, Euskararen normalizazioaren prozesuko partaide aktibo da. Euskalduntzeko edo EGA ateratzeko ikastaroak azpimarra daitezke urtean zehar ematen dituzten ikastaroen artean.
Ordenagailu heterogeneo batek osatzen du sarea: mahaiganekoak, eramangarriak edo PXE motakoak. Guztiek sareak eskaintzen duen Linux Terminal Server eta lanpostu aldakorrei erantzuten diete. Berdin dio erabiltzaile bat non esertzen den, beti izango du sisteman sarbidetzeko aukera, eta beti edukiko du bere karpeta nagusiko edukia (dokumentuak, audio edo bideo motako fitxategiak, posta, e.a.) erabilgarri.
Sareko erabiltzaileek sortzen duten informazioaren babeskopia automatikoki egunero egiteko espresoki garatutako urruneko aplikazioa instalatu zen. Babeskopia automatikoaren sistemak batetik sortutako dokumentu, multimedia edo bestelako motako fitxategietaz arduratzeaz gain, jaso edo bidalitako posta elektronikoak ere babesean gordetzen dira.