Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak (HPS) software librea bultzatzeko bi bide nagusi sustatu ditu: OpenOffice.org eta Euslinux. Bi proiektuak elkarrekin zerikusia dute bai software libreko lizentzietan banatzen direlako, bai euskara mahaigaineko ordenagailuetan normalizatzen laguntzen dutelako.
Euslinux proiektuan euskaratu diren aplikazioak batik bat amaierako erabiltzaile arruntentzako bideratutakoak dira. Adibide gisa Totem eta Rhythmbox bezalako multimediako aplikazioak, edo grafikoak eduitatzeko/ukitzeko Gimp eta Inkscape aplikazioak.
2002 urtean sortu zen aurreneko euskarazko banaketa berezia: Mandrake 8.2 banaketan oinarritutakoa. Zundan-ek ez zuen proiektu hartan parte hartu. Zundan-ek Mandrake (egungo Mandriva) enpresako garatzaileei lagundu zien 10 bertsioko banaketan euskarazko paketeak, OpenOffice.org-i zegokion konpilazioekin bereziki, sortzen. Proiektu hartan gaineran, Zundan-ek zuzeneko aholkularitza lana eskaini zien itzultzaileei euskaratzen ari ziren aplikazioei buruzko zalantzak argitzen laguntzeko.
Euslinux banaketaren oinarria aldatu zen 2005. urtean. Fedora/RedHat, Ubuntu edo Suse bezalako banaketak egon arren, banaketen aitzindari den Debian hartu zen. Arrazoi nagusiena bezala eskaintzen duen egonkortasuna erabil daitekeen arren, plataforma anitzekoa eta egun ospetsuak diren beste banaketen oinarri izateak ere lagundu zuen erabakia hartzeko orduan. Badago beste ezaugarri berezi bat: GNU/Linux sistemako komunitateak hutsetik sortu eta mantentzen duen banaketa sendoa izatea.
GNU/Linux sisteman hainbat mahaigain desberdin daude eskuragarri, horietatik ospetsuenak GNOME eta KDE dira. Orokorrean, GNOME mahaigaina da erabiliena eta haren aplikazio erabilienak euskaratu dira Euslinux proiektuetan zehar. Gainera, Debian banaketan oinarritzean, Debian banaketaren instalazioaren urratsak ere euskaratu dira.
Euslinux proiektuan euskaratu diren aplikazio eta tresna guztien itzulitako fitxategi bakoitza dagokion Interneteko proiektura igo ditu Zundan-ek. Euskaratutako fitxategi bakoitza bere proiektura igotzeak dagokion bertsioaren iturburuan txertatu dela adierazten du. Honen ondorioz, GNU/Linux-eko beste banaketek (Debian, Fedora, Linux Mint, Ubuntu, Suse, Mandriva, e.a.) iturburu horiek eskuratu eta mundu osoko erabiltzaileentzako euskaraz erabiltzeko aukera ematen dute.
Euskaratutako aplikazio batzuk:
Orain arte ekoiztutako azken proiektua Euslinux 2011 izan da, eta Debian Squeeze bertsio egonkorrean oinarrituta dago. Aurretik sortutako beste Euslinux-ekin konparatzen bada, eta nabaria denez, unekoak euskaratutako aplikazio gehiago ditu. Baina desberdintasun nagusia LiveDVD izatean datza. Aurreko Euslinux banaketak ezin ziren zuzenean CD edo DVDtik erabili, GNU/Linux banaketa berezi hau ordenagailuan instalatzeko bakarrik erabil zatekeen. HPSek sustatutako Euslinux 2011 banaketak sistema instalatzeko aukera eskaintzeaz gain, zuzenean DVDtik erabiltzeko aukera ere eskaintzen du.
LiveCD edo LiveDVD hitzak honakoa adierazten du: ordenagailua piztu eta zuzenean CD edo DVD unitatetik sistema eragilea abiaraztea, sistemak eskaintzen duen ingurunean hainbat aplikazio eta tresna erabiltzea baimentzen du. Gainera, CD edo DVD untitatetik irakurri eta lan egitean ordenagailuko disko gogorrean dauden datuak ez dira ukitzen. Halako unitate formatuak asko erabiltzen dira hondatutako sistemetako datuak berreskuratzeko.