Zundan-ek 10 urte baino gehiago daramatza softwarea lokalizatzen, baita lokalizazio lanetan aholkularitza eskaintzen ere.
Beste proiektuen artean Elhuyar, UZEI edo Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin lanean aritzeaz gain, software libreko komunitatearekin bat aplikazioak euskaratzeaz arduratu da.
Ordenagailuen arloan, internazionalizazioa eta lokalizazioak zera adierazten dute: softwarea egokitzea hainbat hizkuntza eta eskualde desberdin onartzeko helburuko merkatuaren eskakizunei erantzuteko.
Internazionalizazioa softwarea diseinatzeko prozesuari deitzen zaio, kodean edo ingenieritzako aldaketak burutu gabe hizkuntza eta eskualde desberdinetara egokitzeko. Internazionalizatutako softwareari lokaleko osagai zehatzak eta itzulitako testua gehituz hizkuntza edo eskualde bati egokitzeari deitzen zaio Lokalizazioa.
Termino hauek sarritan agertzen dira laburdura gisa. Internazionalizazioa i18n bezala ezaguna eta lokalizazioa L10n gisa. Zenbaki horiek ingelesezko 'internationalization' eta 'localization' hitzen barruko hizki zenbaketa adierazten dute. Adibidez, i18n laburdurak 'internationalization' hitzan hasierako 'i' eta amaierako 'n' artean 18 hizki daudela adierazten du.