l10n GNOME

Lokalizazioa: Debian

GNU/Linux sistema eragileko mahaigain ospetsuena eta erabiliena da GNOME. GNOME proiektuaren barruan hainbat aplikazio desberdin sartzen dira. Batetik sistema kudeatzeko tresna grafikoak, bestetik interneteko nabigatzaileak edo posta-bezeroak bezalako aplikazioak. Ahaztu gabe mahaigaineko joko edo denborapasa desberdinak edo multimedia erreproduzitzeko edo eta grabatzeko aplikazioak.

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak sustatutako 'Euslinux' proiektu desberdinetan zehar GNOMEko aplikazio erabilgarrienak euskaratzen joan da. Beste proiektuetan gertatu izan den antzera, GNOMEren euskaraketaren ardura Zundan-ek hartu zuen bere gain landutako itzulpenaren kalitatea bermatzeko helburuarekin.

GNOME mahaigainak 6 hilabetero bertsio berri bat argitaratzen duenez, tarteko euskaraketak batiz bat Zundan-ek jarraitzen du euskaratzen. Komunitatetik jasotako euskaraketak gainbegiratu eta zuzentzen ditu HPSrekin landutako itzulpen estiloa eta terminologia bateratua erabiltzen dituztela ziurtatzeko.

Proiektuko arduraduna izateak iturburua gordetzen den biltegirako sarbidetzaren baimena edukitzea dakar kodean beharrezkoak diren aldaketak egiteko.