GNOMErekin batera KDE mahaigaina da GNU/Linux sistema eragileko ingurune grafiko ospetsuena. GNOME ez bezala, KDEren lokalizazioa komunitatearen esku egon da hasieratik, eta euskaraketak ez du terminologia bateratua edo OOo-ko/GNOMEko glosariorik eta itzulpen memoriarik erabili euskaratzeko. Ezta aipatutako proiektuetan erabilitako itzulpen estiloa ere.
Ingurune desberdinek interfazeko mezu bateratuak erabiltzeko, proiektu desberdin batzuk aurkeztu izan zitzaizkion Gipuzkoako Foru Aldundiari. Honek eskainitako diru-laguntzekin eta Zundan-ek musutruk ere itzulitako mezuekin KDEren euskarketa hobetu egin da, eta baita eguneratu ere.