l10n LyX

Lokalizazioa: LyX

Zundan-ek garatutako aurreneko lokalizazioa izan zen. LyX testu-prozesadore nahiko berezi eta ezezaguna izan arren tesi doktoralak edo orrialde askotako dokumentu mota desberdinak idazteko tresna paregabea da.

Testu-prozesadore bitxi honen bai interfazea bai laguntzako eskuliburu nagusiak ere euskaratuta daude. Laguntzako eskuliburuak ez dira aplikazioak eduki ohi dituzten laguntzako oharrak, izatez liburuak baitira eta izaera horreta nahi izanez gero inprimatu eta beste edozer liburu gisa irakur daiteke. Edo eta bertatik testua kopiatu beste fitxa batean dagoen dokumentuan itsatsiz gauzak LyX-en nola idazten diren probatzeko eta ikasteko.

Hasieratik LyX-en lokalizazioaren ardura hartu zuen Zundan-ek, eta ondorioz bai interfazeko bai laguntzako eskuliburuak euskaratuta daude, eta horrela egoten jarraitzea saiatzean da. Proiektu honek Gipuzkoako Foru Aldundiaren dirulaguntzarekin ere kontatu zuen.