Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak sustatutako proiektua bulegotikako suite hau euskaratzeko.
Zundan-ek OpenOffice.org suitearen iturburua moldatu zuen Euskara hizkuntza barnean onartzeko, eta moldaketak proiektuaren biltegi nagusira bidaliz. Horretaz gain, beste hizkuntzetara lokalizatzeko eman beharreko urratsak eta kodeko moldaketak nola egin buruzko dokumentazioa ere idatzi zuen OpenOffice.org-eko beste hizkuntzetara lokalizatzeko taldeei eskainiz gida lagungarri gisa erabiltzeko.
Interfazeko eta laguntzako fitxategien itzulpena Elhuyar eta UZEIko itzultzaileek euskaratu zituzten, gainbegiraketa HPSko teknikarien esku izanik.
Itzultzaileen eta gainbegiratzaileen arteko koordinazioa lantzeaz eta terminologia bateratua zehazten laguntzeaz gain, Windows, MacOS X eta GNU/Linux sistemetako konpilazioak ekoitzi zituen Zundan-ek.
HPSek sustatutako OpenOffice.org suitearen bertsioen euskaraketaz gain, argitaratutako beste bertsioen itzulpenaren eguneraketaren ardura hartu zuen Zundan-ek, aurrez landutako itzulpenaren kalitatea bermatzeko izanik helburu nagusitzat. Ondorioz, Zundan-ek euskaraketaren eguneraketa eta bertsioko sistema eragile desberdinen konpilazioekin jarraitu zuen musutruk egiten.
OpenOffice.org 3.3 bertsioan sardetu zen, adar horretatik LibreOffice proiektua sortuz. LibreOffice suiteak OOo-n lokalizatutako mezu eta fitxategiak erabiltzen ditu. LibreOffice agertzean proiektuaren eguneraketa komunitatearen esku uzteko garaia iritsi zen, Zundan-ek bestela ere software libreko beste proiektu askoren ardurarekin jarraitzen duelak.