Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak bulegotika libre ospetsuenaren euskaraketa sustatu du: OpenOffice.org. Proiektu hau bitan zati daiteke: alde batetik, lokalizazioa onartzeko iturburuaren moldaketak; bestetik itzulpengintza.
Nahiz eta OpenOffice.org (OOo)aplikazioaren 1.0.0 bertsioaren kodea hizkuntza desberdin batzuetan erabiltzeko aukera eskaini, ez zegoen Euskara eta beste hizkuntza gehiago haien osotasunean onartzeko prestatuta. Zundan-ek iturburua ikertu eta moldaketak egin ondoren, bai Euskara bai beste hizkuntza batzuk onartzeko kodean egin beharreko aldaketei buruzko txostena kaleratu zuen.
Gainera, iturburu barrutik interfazeko mezuak kanporatu, sailkatu eta bildu zituen itzultzaileei bidaltzeko. Aipatu bezala, proiektua paraleloki landu zen. Itzultzaileek interfazeko eta laguntzako mezuak euskaratzen zituten bitartean, Zundan iturburuko moldaketekin eta konpilazio korapilotsuak ekoizten zituen.
Itzulitako mezuak jaso bezain laster sartu ziren iturburuko kodean, euskarazko konpilazioak burutu eta emaitzak probatu ziren itzulpenak doitzen laguntzeko.
Proiektuaren dinamika honetan HPSek izaera aktiboa eduki zuen, euskaratutako mezuak gainbegiratu eta zuzenketa edo eta egokitzaketen gomendioak jakinaraziz.
OOo-ren lokalizazioan batiz bat bi fitxategi-formatu erabili ziren: GSI eta XML. Bi formatuotan testu arruntaz gain, eta beste gauza batzuen artean, etiketa markatzaile eta aldagaiak daude. Zundan-en ardura formatuko zehaztapenak mantentzen direla ziurtatzea eta dagokion lekuan konponketak egitea izan da.
Urteen poderioz, proiektuaren bertsio hauek sustatu ditu HPSek:
OOo-ren euskarazko 1.x bertsioak GNU/Linux eta Windows sistementzako konpilatu ziren. 2.2.1 bertsiotik aurrera MacOS X sistema eragilearentzako konpilazioak ere ekoiztu ziren.
Euskarazko OpenOffice.org 3.3.0 bertsioari Xuxen zuzentzaile ortografikoaren funtzionaltasuna gehitu zaionez, erabiltzaileek ez daukate hedapen hau deskargatu eta instalatu beharrik.
Zundanek 2 modutan hartu du parte OpenOffice.org proiektuan: batetik, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak sustatutako euskaraketa proiektuetan lan teknikoa landu du, itzulpengintza Elhuyar eta UZEIren ardura pean egon den bitartean; bestetik, bertsioen artean sortzen diren interfazeko mezu berriak musutruk euskratzen joan da. Azken alor honi buruzko informazio gehiago jakiteko, ikus Lokalizazioak -> OpenOffice.org atala.