Pykota inprimagailuen eta erabiltzaileen kopuru handiak kudeatzeko sistema bat da Python lengoaian garatuta. Sistema honen bidez erabiltzaile bakoitzak zenbat orrialde inprimatzen dituen, kuoten bidez zenbat inprima dezakeen ezarri edo eta erregistroen jarraipena egiteko aukera baimentzen du. Pykota sistema komando-lerroan exekutatzeko prestatuta egon arren, falta zaizkio bezeroak eskatzen zituen funtzionalitate batzuk.
Proiektu honen helburua ez da Pykota sistema zerbitzari batean soilik instalatzea, horretaz gain eginbide berriak gehitzea baizik. Hala nola, hainbatr erabiltzaile mota definitzea (sistemako arduradunak, departamenduko arduradunak, erabiltzaile arruntak, e.a.), webgune baten bidez erabiltzaile bakoitzak dagokion atalean sartu eta inprimatutakoei buruzko bere datuak ikustea, edo arduraduna den kasuan beste erabiltzaileak kudeatzea e.a.
Proiektu honentzako Zundanek garatu duen beste eginbide interesgarria ordainketak egiteko Eusko Jaurlartitzaren ordainketa-pasabidearekin konektatzeko funtzioa da. Honen bidez, erabiltzaile batek orrialde gehiago inprimatzeko ordainketa egin dezake, pasabideak dagokion banketxearekin harremanetan jarriz ordainketa burutzeko.