Thesaurus

Fitxa teknikoa

  • Bezeroa: UZEI
  • Teknologia: Java, NetBeans
  • Helburua: UZEIren sinonimoen hiztegiaren gehigarria ekoiztea OpenOffice.org/LibreOffice suitearentzako.
  • Egoera: amaituta eta Euskadi.net webgunean eskuragarri.
  • Estekak:

Ezaugarriak

UZEIk bere webgunean sinonimoen hiztegia dauka erabilgarri. Microsoft Office bulegotikarentzako plugin edo gehigarri gisa ere deskarga daiteke Euskadi.net webgunetik. Proiektu hau UZEIren teknologia OpenOffice.org edo LibreOffice bulegotikan gehigarri gisa eta Windows, Linux 32 edo Linux 64 sistementan erabiltzeko prestatu du Zundanek.

Sinonimoen hiztegiaren gehigarri honek 2 mailako azpimenua eskaintzen dio erabiltzaileari. Aurreneko mailak sinonimoen adierak sailkatuta azaltzen ditu. Zerrendatutako adieren artean bat hautatzean, hautatutako adierari dagozkion sinonimoen zerrenda duen 2. mailako azpimenua agertzen da, sinonimo hauek direlarik ordezteko hautagaiak.

Zundanen UZEI Thesaurus gako-izenarekin deitutako proiektua UZEIrekin batera diseinatu, koordinatu eta garatu da.