Web Diseinua

Web Diseinuak

Webgune dinamikoak garatzeko erabilgarri daude CMS laburtzapeneko sistemak. Edukiak kudeatzeko sistemak (CMS edo Content Management System) bihotz edo motor nagusi bat eduki ohi du, eta orrialdeak gordetzeko datu-baseak darabilzki. CMSek webgune dinamikoak sortzea baimentzen dute, horretarako erabiltzaile mota desberdinak sortuz. Arduradun motako erabiltzaileek sistemaren kudeaketa konfigurazioaz eta eguneraketaz arduratzen diren bitartean, erabiltzaile arruntagoek, idazleek adibidez, edukia edo artikuluak sortu eta argitaratzeaz arduratu ohi dira.

CMSen egitura MVC (ModelViewControl) ereduan oinarrituta daudenez, edukia eta diseinua bereiztuta mantentzen dira. Eta ondorioz, webgune baten itxura alda daiteke edukia aldatu gabe.

Gainera, edukiak kudeatzeko sistema gehienek modulu osagarri (hedapenak edo pluginak bezala ere aski ezagunak) gehiago txertatzeko aukera eskaintzen dutenez, eskaintzen dituzten funtzionalitatea aberasten dute.

CMS mota ugari daude erabilgarri, software librean oinarritutako ospetsuenak Joomla, Drupal eta WordPress dira. Desberdinak dira beraien artean eskaintzen dituzten funtzionalitatean, baina bereziki kudeaketa mailan.

CMS batek eskain dezakeen eginbideen artean honakoak ditugu:

  • Albistegia
  • Foruak
  • Irudien galeria
  • Komertzio elektronikoa
  • Multimediako edukia
  • Egutegiak
  • eta abar

Zundan-ek webguneak erabiliko duen domeinu eta kalitate-prezio hoberenak dituzten web-zerbitzariei buruzko aholkularitza eta argibideak emateaz gain, bezeroen beharrak aztertuz CMS egokiena hautatzen laguntzen du, webgunearen diseinua irudi korporatibora doituz, eta eskakisunetan zehaztutako eginbideak betetzeko beharrezkoak diren modulu gehigarriak erabiliz eta hobetuz.

Horretaz gain, bezeroen nahien arabera ere hutsetik ekoiztu eta garatu ditzake webguneak.

Zundan aditua da software libreko tresnetan: HTML5, CSS3, PHP, MySQL, Javascript, JQuery, PostgreSQL, Joomla, Drupal, WordPress e.a.

Taxibeloki.com

Helburua: Beloki taxiari eta honek eskaintzen dituen zerbitzuei buruzko informazio eta harremanetarako datuak eskaintzea.

Diseinua: bezeroak eskaerari jarraituz, Zundan-ek diseinu sinple eta garbiko webgunea sortu zuen. Elementu grafiko asko Zundanek ekoiztua.

Programazioa: hutsetik programatutako webgunea.

Hizkuntzak: Euskara eta Gaztelera.

Itzulpenak: Zundan.


Amsia.org

Helburua: Amsia mukagilearen albumak Creative Commons lizentzia pean zabaltzea.

Diseinua: diseinuaren zirriborroa eta webguneako irudiak Amsiak eskainita.

Programazioa: Zundan.

Hizkuntzak: Euskara, Gaztelera eta Ingelesa.

Itzulpenak: Zundan.


Euskalgnu.org

Helburua: software libreari buruzko euskarazko albistegia izateaz gain, EuskalGNU elkarteak burututako proiektun berri emateaz gain, proiekuak edo eta egindako itzulpenen fitxategiak edozein erabiltzaileentzako eskuragarri edukitzea.

Diseinua: Zundan arduratu zen EuskalGNU elkarteko logotipoaren diseinuaz, baita webgunearen bihiotza den Joomla CMSarentzako (Edukiak Kudeatzeko Sistema) diseinuaz ere.

Programazioa: Joomla-ren zatia Joomla CMSaren garatzaileek. Beste atal guztiak, Zundan.

Hizkuntza: Euskara.