l10n Debian

Euslinux banaketaren aurreneko oinarria Mandrake izeneko banaketa izan zen, egun Mandriva izenekoa. Euslinux proiektuaren bigarrengo bertsioaren oinarria Debian izatea erabaki zen. Horretarako Debian banaketaren instalatzailea euskaratu zen. Ondorioz bai Euslinux bai Debian banaketak (eta hortik eratorritako Ubuntu edo Linux Mint bezalako banaketak ere).

Harrez gero, Debian-eko instalatzailea bertsioz berritzen doan heinean, euskal komunitatea arduratu da Zundanen laguntzarekin lokalizazioa eguneratuta edukitzeaz.