Thesaurus

Fitxa teknikoa

  • Bezeroa: EuskalGNU eta Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Teknologia: Cinelerra, RecordMyDesktop, Audacity, Inkscape, Shell, e.a.
  • Helburua: GNU/Linux sistema eragileko GNOME mahaigaina nola erabili buruzko ikastaroa.
  • Formatua: Ogg Theora
  • Bereizmena: 1280x720 px
  • Lizentzia: Creative Commons by Share Alike 3.0.
  • Egoera: amaituta eta EuskalGNU-ren webgunean eskuragarri.
  • Estekak:

Ezaugarriak

Gipuzkoako Foru Aldundiaren dirulaguntzarekin GNU/Linux sistema eragilea nola erabiltzen den argitzen duten 18 kapitulu jarri dira eskuragarri Interneten. Nahiz eta GNU/Linux tutoretzaren izena jarri, batizpat GNOME mahaigainean oinarritzen dira kapitulu guztiak. Nabarmena denez, kapitulu guztiak Euskaraz grabatu dira.

EuskalGNU elkarteak aurkeztutako eta Zundanek ekoiztutako 18 kapituluk osatzen dute bideo-tutoretza hau. Hasiberriei zuzenduta dago, GNU/Linux sistema eragileko GNOME mahaigaina eta honek ekartzen dituen aplikazio ezagunenak, edo erabilgarrienak, nola erabiltzen diren irakasten du. Kapitulu bakoitzaren iraupena gutxi gorabehera 30 minututakoa izatean ez da hain neketsua.

Ekoizpenaren ondorengo urratsean bideoen atzeko planoan Creative Commons lizentzia pean argitaratutako abestiak txertattu zaizkie, soinuaren bolumena narratzailearen ahotsa erabat eztali gabe ahalik eta hoberen egokitzea saiatu da.

GNOMEren tutoretzaren aurkibidea:

  • 00.- GNOMEren fitxategi-kudeatzailea
  • 01.- GNOMEren panela
  • 02.- GNOMEren hobespenak I
  • 03.- GNOMEren hobespenak II
  • 04.- Inprimagailua konfiguratzea
  • 05.- Sistemaren konfigurazioa
  • 06.- GNOMEren "Lekuak" menua
  • 07.- GNOMEren aplikazio gehigarriak
  • 08.- Evolution posta-bezeroa I
  • 09.- Evolution posta-bezeroa II
  • 10.- Epiphany web arakatzailea
  • 11.- OpenOffice.org Writer
  • 12.- OpenOffice.org Calc
  • 13.- OpenOffice.org Impress
  • 14.- Gimp
  • 15.- Inkscape
  • 16.- GNOMEren jokoak
  • 17.- Multimediako aplikazioak

VLC

Bideo-tutoretza honen bereizmena 1280x720 pixeletakoa da, eta GNU/Linux sistema eragileko edozein bide-erreproduzitzailek onartzen duen Ogg Theora formatu librean grabatu da. Erabiltzaile batek bideo-tutoretza hau ikustea/erreproduzitzea nahi badu, baina Windows edo MacOS X bezalako sistema erabiltzen badu, VLC bideo-erreproduzitzaile librea instalatzea eta erabiltzea biziki gomendatzen zaio.