Thesaurus

Fitxa teknikoa

  • Bezeroa: Sammic
  • Teknologia: Visual Basic, Oracle, 4GL, LyX, e.a.
  • Helburua: biltegiko eskaerak kudeatzea.
  • Egoera: amaituta eta agian zaharkitua.
  • Urtea: 1999/2000.
  • Estekak:

Ezaugarriak

2000. urtean Sammic enpresak Baan ERP erabiltzen zuen. Halako ERP bat enpresara egokitzeak esfortzu handia eta luzea eskatzen zuen. Arazo nagusienetariko bat biltegian kokatzen zen.

Baan-ek biltegiko eskaera batean produkturen bat faltaz gero, nahiz eta produktua egon, egun osoan betetzen aritu ziren eskaria bertan behera botatzen zuen. Baan-en biltegiko modulua ez zen erabilgarria Oracle datu-baseko produktuen kopururik ez baizuen erakusten, eta biltegiko kopuruarekin parekatzean zailtasunak gertatzen ziren.

Biltegiko sailarentzako bereziki zuzendutako proiektu honi Vaan deitu zitzaion. Proiektuan zehar Baan-en datu-basearen egitura eta funtzionamendua ikertu ondoren, enpresaren prototipo bat sortu zen probak egiteko. Proiektuaren interfazea biltegiko arduradunen arabera diseinatu zen, haien behar eta ohituretara moldatuz.

Vaan aplikazioak eskaerak bere osotasunean zerrendatzen zituen (Baan-ek egiten ez zuena), eta eskaera batek produktu baten datu-baseko kopurua baino gehiago eskatuz gero, arduradunei jakinarazten zitzaien aldez aurretik, eta ondorioz ez zituen eskariak bertan behera botatzen.